Avalanch taldea kontzertu akustikoa egitekoa zen bihar, apirilak 16, Derioko Baserri Antzokian. Hala ere, Bilboko eta inguruko herrietako konfinamendu perimetrala dela eta, taldeak kontzertua bertan behera uztea erabaki du. Jakinarazitakoaren arabera, sarreren dirua itzuli da salmenta-plataformen bidez.