Ian Kay eta Los Retumbes taldea Derioko Baserri Antzokian izango dira bihar, apirilak 23, 17:·30etik aurrera. Bestalde, Moonshine Wagon Gasteizko taldeak kontzertua egingo du zapatuan, apirilak 24, eta, jakinarazi dutenez, sarrerak atzo agortu ziren. Kontzertua 18:00etan hasiko da. Moonshine Wagon taldeak bluegrassa eta punk akustikoa uztartzen ditu bere abestietan.