Tubacexek Laudioko eta Amurrioko 95 langile kaleratuko ditu -150 aurreikusi ziren hasieran, baina batzuek aurretiko erretiroa hartuko dute eta beste batzuek adostu dute kaleratzea– eta langileak greba mugagabean daude otsailaren 15etik.
Bestalde, antolakuntzari eta ekoizpenari lotutako arrazoiak argudiatuta, Eaton multinazionalak martxoaren erdialdean jakinarazi zuen Derioko fabrika itxi eta 37 langileak kaleratzeko asmoa zuela. Horretarako, enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) aurkeztuko du. Harrezkero langileak greban daude –31 egun– eta multinazionalari eskatu diote enpresa ez ixteko, “lana egon badagoelako”.