BANeko kontzertuak bertan behera

Aikor aldizkaria 2021eko apirilaren 30a

a: www.facebook.com/fernandoalfarooficial/

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Baserri Antzokian asteburu honetarako antolatuta zeuden kontzertuak bertan behera utzi dituzte, Derio perimetralki itxita dagoelako. Kontzertuak hauek ziren: Fernando Alfaro eta Amman &The Wayward Sons. “Kutsatze-tasak behera egiten duenean eta Derio normaltasunera bueltatzen denean programazioari ekingo diogu berriro”.