Horrela, bezeroek kutxan bertan erosi ahalko dute bonua, nahi duten zenbatekoa ordainduta. Bonuak supermerkatuak gordeko ditu eta Bizkaiko Elikagaien Bankuak urtean erabili ahalko ditu elikagaiak erosteko. Elikagaiak Bizkaian banatuko ditu udalerri bakoitzaren beharrizanen arabera. Derioko Udalak kanpainan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Gogora ekarri duenez, Derion tona bat elikagai inguru banatzen da eta 50 familiak baino gehiagok jasotzen dute Bizkaiko herritarren elkartasuna.
Bestalde, supermerkatura hurbildu ezin direnek ere diru-ekarpena egin ahalko dute hurrengo bide hauetako bat erabilita: Bizum, kreditu-txartela, kontu korrontea eta Paypal. Informazio gehiago hemen.