Derioztarrek telematikoki ordain ditzakete helbideratu gabeko ordainagiriak

Aikor aldizkaria 2021ko mai. 6a, 11:06

Derioko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzaren “Nire ordainketa” ordainketa-pasabidearekin, eta, hortaz, derioztarrek hemendik aurrera zerbitzu hori erabilita ordaindu ahalko dituzte helbideratu gabeko ordainagiriak, banketxera edo udal-bulegoetara joan barik. “Zerbitzuak ordainketa doan eta modu seguruan egitea ahalbidetzen du”, adierazi dute.

Udalaren esanetan, zerbitzuarekin bat egin dute “administrazio elektronikoari bultzada berria emateko askoz”. Horrela, derioztarrek ordainagiriak urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan ordaindu ahalko dituzte ordainagiriak. Zerbitzuan sartzeko esteka hau da. “Pasabidearen funtzionamendua oso erraza eta intuitiboa da. Ordainketa telematikoa egiteko, ordaindu beharreko ordainagiria eta banku-txartel bat eduki behar dira, datuak webgunean sartu, txartela erabilita telematikoki ordaindu, eta, banku-erakundeak ordainketa onartu ondoren, ordainagiria deskargatu”, adierazi dute.