El Pacto Rock Band eta Fran Mariscal & Ferran Exceso, asteburuko kontzertuak BANen

Aikor aldizkaria 2021eko maiatzaren 13a

Asteburuan, musika berriro entzungo da Txorierriko Baserri Antzokian, Derion. Barikuan, maiatzak 14, El Pacto Rock Bandek Bruce Springsteenen abestiak joko ditu bertan. Ateak 18:30ean zabalduko dira, eta kontzertua 19:30ean hasiko da. Bestalde, Fran Mariskalek eta Ferran Excesok Pureza Tour bira ekarriko dute hurrengo egunean, maiatzak 15, Baserri Antzokira. Kasu honetan ere ateak 18:30ean zabalduko dira, eta kontzertua 19:30ean hasiko da.