Musikak jarraitzen du BANen

Aikor aldizkaria 2021eko maiatzaren 20a

Asteburu honetan ere kontzertuak izango dira Txorierriko Antzokian, Derion. Izan ere, pandemia dela eta, Bilboko Azkena aretoaren programazioa hara eraman da. Barikuan, maiatzak 21, Pardo Bross anaiek kontzertua egingo dute; eta hurrengo egunean, maiatzak 22, Modus Operandi taldeak. Sarrerak www.wegow.com webgunean hartu daitezke. Informazio gehiagorako: www.baserriantzokia.eus.