Herriko Plazaren irisgarritasuna hobetuko du Derioko Udalak

Aikor aldizkaria 2021ko mai. 28a, 12:04

2018an hasi zen Derioko Herriko Plaza birmoldatzeko proiektua. Egitasmoaren azken zatia da plazaren irisgarritasuna hobetzea, eta, udalak jakinarazi duenez, horretarako lanak laster hasiko dira. Zehatz-mehatz, plazaren perimetroa errematatuko da, txarto dagoen zoladura ordezkatuko da, horma indartuko da eta plazaren mendebaldeko ertzean arrapala bat ipiniko da, ONCEko kioskotik plazaraino. Lanetan 159.000 euro inbertituko dira eta Bizkaiko Foru Aldundiak 27.047 euroko dirulaguntza eman du. Lanek hiru hilabete iraungo dute.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).