Ekainean musikak jarraitzen du Baserri Antzokian, Derion, pandemia dela-eta Azkena aretoko programazioa hara eraman baita. Barikuan, ekainak 4, STR taldearen trapa eta autotunea entzungai izango dira Baserri Antzokian. Bestalde, La Gripe taldeak hurrengo egunean, ekainak 5, joko du. Kontzertu biak 19:30ean hasiko dira; ateak 18:30ean irekiko dira. Sarrerak agortu dira kontzertu bietarako.