Deriok uretako sorosle bi kontratatuko ditu

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 9a, 11:09

Kontratazioak Tokiko Enplegua Sustatzeko Programaren baitan egingo dira, eta eskabideak Gertuan herritarren arreta-zerbitzuan aurkeztu ahalko dira ekainaren 11ra arte. Informazio gehiago hemen. Bestalde, herritarren eskariei erantzunda, Derioko Udalak 09:00etatik 11:00etara, astelehenetik ostiralera, irekiko ditu udako igerilekuak uztailean eta abuztuan, igerilariek erabili ditzaten. Hitzordua 944 540 159 telefono-zenbakira deituta hartu behar da.