Azkena aretoaren musika-programazioak Txorierrin jarraitzen du. Izan ere, gaur Amann & Wayward Sons rock bandak kontzertua egingo du Baserri Antzokian (BAN), Derion. Bestalde, asteburua biribiltzeko, Cobra hard rock taldeak Fyre Tourra ekarriko du zapatuan BANera. Kasu bietan, BANeko ateak 18:30ean zabalduko dira, eta kontzertuak 19:30ean hasiko dira. Amann & Wayward Sons taldearen kontzerturako sarrerak agortu dira, baina, gutxi gelditzen badira ere, oraindik dago Cobra taldearen kontzerturako sarrerak erosteko aukera hemen.