Musikak jarraitzen du Txorierriko Baserri Antzokian, eta asteburu honetan Hendrik Röver & Los Miticos GTS eta MorphiuM taldeen txanda izango da. Lehenengoek country eta blues soinuak eramango dituzte ostiralean, ekainak 18, BANera (19:30ean); MorphiuM metal bandak, bestalde, zapatuan, ekainak 19a, egingo du kontzertua (19:00etan). Sarrerak www.wegow.com webgunean ipini dira salgai.