Talo-bertso-saioa antolatu du Lagatzuk

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 25a, 11:27

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak ekitaldi berezia antolatu du uztailaren 2rako: talo-bertso-saioa. Ekitaldia 20:00etan izango da Baserri Antzokiko terrazan. Bertsolariak hauek izango dira: Oihana Bartra, Etxahun Lekue eta Fredi Paia. Sarrerak 12 euro balio du eta prezioaren barne daude taloa eta edaria. Izena emateko, 747 487 094 telefono-zenbakira bidali behar da whatsappa, bertso-saioa idatzita, eta adierazi izen-abizenak eta lagun-kopurua.