Mary Rockings BANen

a: facebook.com/Mary-Rockings 2021ko uzt. 1a, 13:19

Mary Rockings rock taldea osatu berria da eta asteburuan Baserri Antzokian, Derion, izango da. Zehatz-mehatz, kontzertu bi emango dituzte: bata barikuan, uztailak 2, eta bestea zapatuan, uztailak 3. Ateak 19:00etan irekiko dira eta kontzertua 20:00etan hasiko da. Sarrerak www.wegow.com webgunean erosi daitezke. Bestalde, uztailean BANen izango diren musikarien artean Noran, Lukiek, Tonino Carotone eta Mabü daude. Informazio gehiagorako: www.baserriantzokia.eus