Aire zabaleko zinema Derion

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 1a, 13:37

Derioko Udalak udako zinema eta autozinema antolatu du uztailerako eta abuzturako. Uztailaren 2an, 21:00etan, Kranston ikastetxea: munstroen eskola filma izango da Lainomendi plazan. Autozinemari dagokionez, uztailaren 10ean, 18:30ean, Jumanji emango dute institutuko aparkalekuan, eta 21:30ean, Bohemian Rhapsody. Bestalde, abuztuaren 6an, 21:00etan, En guerra con mi abuelo pelikula emango dute Bizkargi plazan.