Giro ezin hobea, Lagatzuren talo-bertso-saioan

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 5a, 12:54

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak antolatuta, ekitaldi berezia izan zen barikuan Baserri Antzokian: talo-bertso-saioa. Baserri Antzokiaren terrazan, bertsozaleak batu ziren Oihana Bartra, Etxahun Lekue eta Beñat Ugartetxea bertsolariei. Bertsoez gainera, besteak beste, txakolina, sagardoa eta taloa dastatzeko aukera izan zuten hara bertaratutakoek.