Uztailaren 11n, Busti Zaitez ekimena egingo da 24. aldiz Euskadiko hainbat hondartzatan eta igerilekutan. Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak antolatuta, helburua da esklerosi anizkoitza duten pertsonei eta haien familiei babesa erakustea, eta euren bizi-kalitatea hobetzeko behar diren errehabilitazio integraleko zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izatea. Busti Zaitez ekitaldia Txorierrin ere egingo da, esaterako, Derioko estali gabeko igerilekuetan.