Fernando Alfaro eta Noran, BANen

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 7a, 11:33

Musikak jarraitzen du Baserri Antzokian, Derion. Barikuan, uztailak 9, Fernando Alfaro (Chucho & Surfing Bichos) igoko da agertokira, eta zapatuan, uztailak 10, Noran taldea. Barikuko kontzertua 20:00etan hasiko da, baina ateak 19:00etan zabalduko dira. Zapatuan, ateak 18:30ean irekiko dira eta kontzertua 20:00etan izango da. Sarrerak www.wegow.com webgunean erosi daitekez.