Derioko Udalak ekintzak antolatu ditu Santiago eta San Inazio egunetarako. Horrela, uztailaren 25ean, Santiago egunean, txistulariak izango dira 11:00etatik aurrera, eta 19:00etan jotak eta rantxerak egongo dira eskolan. Azkenik, uztailaren 31n, San Inazio egunean, txistulariak aterako dira kalejiran 11:00etan.