Musikak jarraitzen du Txorierriko Baserri Antzokian, Derion, eta asteburua potente dator. Izan ere, Hairy Zack And His Trunk Like Members Amsterdameko rock taldea kontzertu erdi akustikoa egingo du bertan bihar, uztailak 16. Holandarrek 70eko eta 80ko hamarkadetako rock talde handien abestiak jotzen dituzte, hala nola Bad Company, ZZ Top eta Rolling Stones taldeenak. Ateak 19:00etan irekiko dira eta kontzertua 20:00etan hasiko da. Bestalde, zapatuan, uztailak 17, Lukiek taldeak bere rock alternatiboa eramango du BANera. Sarrerak agortu dira. Informazio gehiago Baserri Antzokiaren webgunean.