Uztailaren 23an amaituko da Derioko partaidetzazko aurrekontuei ekarpena egiteko epea

Aikor aldizkaria 2021eko uztailaren 15a

Derioko Udalak gogora ekarri duenez, herritarrek uztailaren 23ra arte ekarpena egin ahalko diete 2022rako aurrekontuei. Proposamenak Gertuan arreta-zerbitzuan edo Kultur Birikan aurkeztu ahalko dira, horretarako inprimakia erabilita, udalaren webgunearen bidez edo inprimakia deskargatu eta partaidetza@deriokoudala.net helbide elektronikora bidalita.