Mäbu Baserri Antzokian

a: facebook.com/mabumusica 2021ko uzt. 28a, 11:24

Zapatuan, uztailak 30, Bilboko pop taldeak kontzertua egingo du Baserri Antzokian (BAN), Derion. Apiriletik hona hainbat kontzertu izan dira BANen, osasun-egoera dela eta, Bilboko Azkena Aretoaren programazioa hara eraman delako. Mäbu taldeak amaiera emango dio kontzertu-sailari, udako geldialdia baino lehen. Ateak 18:30ean zabalduko dira eta kontzertua 19:30ean hasiko da. Sarrerak www.wegow.com webgunean erosi daitezke.