Derioko Udalak partaidetzazko aurrekontuei ekarpena egiteko epea zabaldu zuen eta, jakinarazi dutenez, orotara 75 proposamen jaso dira. Proposamenak bideragarriak diren aztertuko dute eta irailaren 22an argitaratuko dute bozkatu ahalko diren proiektuen zerrenda. Bozkatzeko epea irailaren 27tik urriaren 1era izango da.