Tailerrak eta dirulaguntzak Derion, enplegua sustatzeko

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 1a, 15:12
www.assets.ey.com

Derioko Udalak jakinarazi duenez, lau tailer antolatuko dira enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko. Tailerrak langabeentzat izango dira, hiru ordukoak, eta irailaren bigarren hamabostaldian eta urriaren lehen hamabostaldian egingo dira. Helburua da parte-hartzaileei tresnak ematea, lana topatzea errazago izan dezaten. Bestalde, udalak 15.000 euro zuzenduko ditu langabeen ikastaroetara.  

Tailerretan izena emateko epea gaurdanik eta hilaren 10era arte egongo da zabalik. Izena ematea Kultur Birikan egin daiteke, edo 944 659 714 telefono-zenbakira deituta. Tailerrak hauek dira: “Canvas: zure balio-proposamena”, irailaren 16an, 09:30etik 12:30era; “Saldu zure burua! Zure elevator pitch garatu”, irailaren 23an, 15:30etik 18:30era; “Lehen telefono-deiari arrakastaz aurre egitea”, urriaren 7an, 09:30etik 12:30era; eta “Linkedin-en erabilera enplegua aurkitzeko”, irailaren 14an, 15:30etik 18:30era. Leku mugatua egongo da eta hura izen-ematearen ordenaren arabera gordeko da. 

Bestalde, gaur ere zabaldu da langabeen ikastaroetarako dirulaguntza eskatzeko epea. Ikastaroek enplegagarritasuna hobetzea izan behar dute helburu, edo lan-merkatuan sartzea erraztea. Eskatzaile bakoitzak gehienez 500 euroko dirulaguntza jasoko du. Informazio gehiago hemen (http://www.deriokoudala.net/eu-ES/Udala/enplegua-oposaketak/Orriak/ayudas-promocion-empleo-personas-desempleadas.aspx) eta 944 54 019 telefono-zenbakian.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).