Irailaren 8an udal-tailerretan izena emateko epea zabalduko da Derion

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 6a, 09:56

Derioko Udalak jakinarazi duenez, aurten zazpi ikastaro egingo dira: eskulanak, pintura, literatura, patchwork, zeramika, joskintza eta dantza. Ikastaroak COVID-19aren aurkako neurrietara egokituta egingo dira, eta izena emateko epea irailaren 8tik 17ra arte egongo da zabalik.

Izena ematea www.deriokoudala.net webgunean egin ahalko da, edo Kultur Birikan bertan, horretarako inprimakia beteta. Tailerretan adin guztietako pertsonek hartu ahalko dute parte. Leku mugatua egongo da eta derioztarrek lehentasuna izango dute. Saioak urriaren 1ean hasi, eta 2022ko ekainean amaituko dira. Zozketa, hala badagokio, eta onartuen zerrenda irailaren 24an argitaratuko dira.

Bestalde, udalak prebentzio-neurri bereziak ezarri ditu COVID-19aren aurka. Besteak beste, sei lagunek osatutako taldeak egingo dira, eta tailerrek ordubete eta 30 minutu iraungo dute. Astean behin egingo dira eta erabiltzaile bakoitzak bere lekua garbituko du, erabili aurretik eta ondoren.

Informazio gehiagorako, 944 541 019 telefono-zenbakira deitu ahal da, edo kultura@deriokoudala.net helbidera mezu bat idatzi.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).