Aurten ere ez dira Derion ohiko sanmigelak ospatuko

a: /www.facebook.com/sanmiguel.derio 2021ko ira. 13a, 09:47

Jai-batzordeak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, aurten ere ezin izango dira Derion sanmigelak ohi moduan ospatu. Hala ere, ekintza batzuk egingo dira eta zapia ere kaleratu da. “Baina ez da jaietako zapia; bilduma egiten jarraitzeko zapia da, San Migelek urteak betetzen jarraitzen duela gogoan izateko zapia hain zuzen”, idatzi dute.

Datozen egunotan emango dute ohiko jai-egitarauaren ordez egongo diren ekitaldien berri. Ekitaldiak osasun- eta segurtasun arauei eutsita egingo dira, eta jai-batzordeak herritarrei eskatu die arduraz jokatzeko, “jaietan ibiltzeko gogoa izan arren, iparra ez galtzeko”. Horrela, bada, argi utzi dute ez dutela festarako deia egin. “Berriro elkar ikusi nahi dugu, kaleak apur bat girotu eta, batez ere, erakutsi hau guztia arduraz egin ahal dela. Izan gaitezen txikientzako eredu beste behin ere. San Migel berriro bizi nahi dugu, aurtengoa ere gure historiaren parte baita”.