Kontzertu-saila antolatu da Txorierriko Baserri Antzokian urrirako. Hilaren 1ean, Lost Preachers eta Southbound taldeak izango dira, eta hilaren 9an, King Sapo. Bestalde, La Topadora taldea Voy con todo lana aurkeztuko du urriaren 23an, eta, azkenik, Sonic Free Station taldea hilaren 30ean igoko da agertokira. Ateak 19:00etan zabalduko dira, eta kontzertuak 20:00etan hasi. Sarrerak www.latiketera.es eta www.wegow.com webgunetan.