Pandemia dela eta, Bilboko Azkena aretoa itxi zen eta programazioa Txorierriko Baserri Antzokira ekarri zen, Deriora. Apiriletik aurrera kontzertuak izan dira bertan astero eta urria ere musikaz beteta etorri da. Horrela, bada, aurretik jakinarazitako musika-taldeez gainera King Sapo (urriak 9), La Topadora (urriak 23) eta Sonic Free Satation (urriak 30)–, beste talde hauek ere igoko dira BANeko agertokira: Zetalau + Akabu (urriak 8), Emlan (urriak 15), Sutan + Padre Jornimans (urriak 22) eta Edu Errea Band (urriak 29). Txartelak www.wegon.com eta www.latiketera.es webguneetan erosi daitezke, eta Emlanen kontzerturako, www.seetickets.com webgunean. Gainera, sarrerak erreserbatu daitezke gaizka@madcool.es helbide elektronikora idatzita. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira; ateak ordubete lehenago zabalduko dira.