Derioko Udalak jakinarazi duenez, Ganbe kaleko oinezkoentzako pasabide bi goratzeko lanak amaituta daude jada. “Jarduketa honen bidez, tokiko gobernuak erantzuna eman die inguruko bizilagunen eskaerei, eta ibilgailuen abiadura murriztu eta oinezkoen segurtasuna bermatu nahi du”. Lanetan aglomeratua erabili da. Galtzada horretatik gehienez 30 kilometro orduko abiaduran ibili daiteke eta “lanak halako galtzadei dagozkien arauei jarraituta egin dira”. Udalak zuhurtziaz gidatzeko deia egin, eta guztion onerako trafiko-arauak errespetatzearen garrantzia ekarri du gogora.