Dagoeneko ez da hitzordurik eskatu behar Derioko udal-kiroldegiko instalazioak erabiltzeko

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 7a, 10:05

Derioko Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, gaurtik aurrera ez da beharrezkoa izango hitzordua eskatzea udal-kiroldegian sartzeko. Era berean, edukiera % 100ekoa izango da berriro eta kirol-ikastaroetako lagun-kopurua handituko da azaroan.