Saioa dibertsitate funtzionala duten zazpi urtetik 14 urtera bitarteko gazteentzat da, eta urriaren 22an, 17:00etatik 18:30era arte, izango da Derioko kiroldegian. Txorierriko Mankomunitateak antolatutako ekitaldia da eta izena ematea 944 540 350 (Esti) telefono-zenbakira deituta egin behar da, edo ekt@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita. Multikirol-saioa Haszten kirol-elkarteak emango du.