Herriko Plazaren irisgarritasuna hobetzeko lanak amaitu dira Derion

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 19a, 10:17

Derioko Udalak jakinarazi duenez, perimetroa errematatu da, egoera txarrean zegoen jatorrizko zoladura ordezkatu da, eta horma indartu. Era berean, arrapala ipini da ONCEko kioskotik plazaraino. Lanetan ia 159.000 euroko inbertsioa egin da: Bizkaiko Foru Aldundiak 27.047 euroko dirulaguntza eman du, eta udalak 131.778 euro ipini ditu.

Esther Apraiz Derioko alkatearen hitzetan, “gune horretatik derioztar asko pasatzen dira eta proiektuari esker modu integralean hobetu dugu gunea. Oinezkoei lehentasuna ematea eta haien segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzea da benetan derioztarren bizi-kalitatea hobetzen duena, eta horixe egin dugu Herriko Plazan”.

Azaldu moduan, Herriko Plaza duela 30 urte baino gehiago urbanizatu zen eta, denborak eragindako kalteak direla eta, 2018an udalak erabaki zuen plaza birmoldatzea. Birmoldatze-lanak fase bitan egin dira: lehenengo fasean, plazaren zoladura hobetu zen (1.000 metro koadro inguru); eta bigarren fasean, aurreko lerroetan esandako lanak.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).