Eusko Jaurlaritzak “Euskadi Bono Denda” kanpaina ipini du martxan, eta Derioko Udalak horrekin egin du bat. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren kanpainaren harira udalerriari dagozkion bonuez gainera, 281 bonu gehiago atera ditu tokiko merkataritza sustatzeko. Bonuek 10 eroko balioa dute eta 30 eurotik gorako erosketetan erabili ahalko dira. Bonuak dendetan bertan eskuratu daitezke, eta erosle bakoitza bost txartelez baliatu ahalko da, guztiak denda berean erabiltzeko, edo zenbait dendatan. Bonuak abenduaren 5era arte erabili ahalko dira, eta 2020ko urtarrilaren 10etik martxoaren 31ra arte.