Arkitekto tekniko lanpostua betetzeko hautaketa-prozesua zabaldu du Derioko Udalak

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 2a, 10:55

Aldi baterako programa bat egiteko, arkitekto tekniko lanpostua, edo baliokidea, aldi beterako betetzeko deialdia zabaldu du Derioko Udalak. Eskaerak azaroaren 23a baino lehen aurkeztu behar dira Erregistro Bulegoan (Herriko Plaza 3, astelehenetik barikura, 08:30etik 14:00etara) edo udal-egoitza elektronikoan (www.deriokoudala.net), eskatutako dokumentazioarekin batera. Oinarriak udalaren webgunean kontsulta daitezke.