Egitasmoa azaroan eta abenduan izango da eta diru-txartelak abenduaren 30ean zozketatuko dira Kultur Birikan. Derio pasaporteak bertan egongo den kutxan sartu beharko dira. Herriko 66 saltokik egin dute bat ekimenarekin eta haien artean daude hurrengo arlo hauetakoak: elikagaigintza, edergintza, moda, osasuna, informatika eta etxea. Egitasmoaren bidez kontsumitzaileak tokiko merkataritzara hurbildu nahi ditu Deriocom elkarteak, bezeroen eta enpresen arteko sinergiak sustatzeko, merkataritza hurbila bultatzeko, tokiko negozioei laguntzeko eta derioztarra izatearen sentimendua indartzeko.