Gaur, eta Euskararen Egunari lotutako ekitaldien harira, “Elkarrizketa musikatuak” saioa egin da Derioko Gurea aretoan. Bertan, Iholdi Beristain aktorea eta abeslaria eta Iker Lauroba musikaria solasean izan dira institutuko 12 eta 13 urteko gaztetxoekin, eta euren galderei erantzun diete. Abesti batzuk ere jo dituzte.