Tailerra Derioko Udalak antolatu du abenduaren 18rako. Tailerra goizean egingo da, 10:00etatik 14:00etara, Derioko Udal Kiroldegian. Izena ematea abenduaren 17ra arte egongo da zabalik Kultur Birikan. “Autodefentsa feminista emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiborako teknika kognitibo, emozional eta fisikoetan oinarritutako tresna da. Indarkeria edozein adierazpidetan identifikatzen laguntzen du, eta indarkeria hautematea eta prebenitzea ahalbidetzen du. Indarkeria sexistaren aurka sentsibilizatzeko, prebenitzeko eta jarduteko beharrezko tresna da”, adierazi dute.