Futbol-partida solidarioa Gure Señeak elkartearen alde

Aikor aldizkaria 2021ko abe. 1a, 09:01

Abenduaren 19an, futbol-partida izango da Derioko Ibaiondoko futbol-zelaian eta bertan Derio futbol-klubeko seniorrak eta Loiu futbol-klubeko seniorrak arituko dira norgehiagoka. Partida 11:30ean hasiko da eta batzen den dirua Gure Señeak herriko elkarteari emango diote. Gainera, Gabonetako saski bat zozketatuko da atsedenaldian.