Juan Luis Goikoetxea, ohorezko euskaltzaina

Aikor aldizkaria 2021ko abe. 2a, 14:39

Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin zuen azaroaren 31n, Iruñan. Bertan ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen;  Juan Luis Goikoetxea derioztarra, haien artean. Orotara 26 ohorezko eta 19 urgazle berri izendatu ziren. 

“Ohorea da, hainbat urtetan lantaldean egin dudan lanaren onarpena da eta. Euskaltzaindiak 1968an onartu zuen euskara batua, eta nire belaunaldikoak lehenak izan ginen hori irakasten. Hasieran, Bilboko Zazpi Kaleetan, eta gero Bizkaia osoan: Bermeo, Ondarroa... Gazteak ginen eta guk osatu genuen euskara ikasteko metodologia. Baina garai hartan, 1969an, frankismoan geunden eta egoera erabat desberdina zen: ez zegoen Eusko Jaurlaritzarik, Euskaltzaindiaren egoitza ez zegoen Plaza Barrian, Erriberan baizik, ezin zen hamar laguneko bilerarik egin...”, esan digu Goikoetxeak. 

Juan Luis Goikotxea (Mungia, 1947) euskaltzain urgazle izendatu zuten 1983an. Harrezkero, hainbat batzordetan hartu du parte: Irakaslegoa, Oinarrizko Euskara, Azkue Biblioteka, Euskalkien lantaldea... Era berean, zenbait idazlan egin ditu: Euskalkia eta hezkuntza , Euskaldunaren anekdotak... Goikoetxea doktorea da pedagogian (UPV-EHU) eta katedraduna izan zen Derioko Txorierriko Institutuan, erretiroa hartu zuen arte. Euskaltzale amorratua da, Bostak Bat lantaldeko kidea eta Mendebalde Kultur Alkarteko buru ohia.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).