Eusko Jaurlaritzaren azken dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, abenduaren 15ean indarrean sartu zen zenbait gune itxitan COVID ziurtagiria aurkezteko beharra. Derioko Udalak ohar batean jakinarazi duenez, gaurtik aurrera pasaportea deskargatzen lagunduko die hura lortzeko zailtasunak dituztenei eta Interneterako sarbiderik ez dutenei. Horretarako, Kultur Birikara joan behar da (astelehenetik barikura: 08:00-22:00; zapatuetan: 10:00-14:00), eta osasun-txartela eta telefono mugikorra eraman. Jaiotza-urtea eta abizena ere adierazi beharko dira. Bestalde, Osakidetza senideren baten bidez gurekin harremanetan ipintzen bada, senide horrek jasoko du ziurtagiria ateratzeko segurtasun-kodea; hortaz, deitu beharko zaio kodea baieztatzeko. Udalak formatu digitalean edo inprimatuta emango du ziurtagiria.