“Administrazioetatik egin ditzakegun keinu txiki hauei esker ahalbidetzen dugu egun hauetan milaka umeek gutxienez irribarre bat berreskuratu ahal izatea”, esan du Esther Apraiz Derioko alkateak. “Honelako kanpaina solidarioek balio dute hainbat elkarteek –La Cuadri del Hospik, kasu honetan– egiten duten lan itzelari ahotsa, babes ekonomikoa eta ikusgarritasuna emateko. Gainera, Derioko familiek Gabonetako zuhaitza apaintzeko modu solidarioa ere izango da”.
Bestalde, Susana del Amo elkarteko kideak adierazi duenez, pandemian zehar elkarteek zailtasun gehigarriak izan dituzte proiektuak aurrera ateratzeko. “Beraz, inoiz baino garrantzitsuagoa da gure lana ikusaraztea eta laguntza ematea”. Ander Uribe ere elkartearen kidea da eta eskerrak eman ditu iaz banatu ziren katilu solidarioek izandako arrakastagatik zein aurtengo ekintza solidarioagatik. “Ekintza horiek balioan ipintzen dute Euskadiko gaixoen elkarteen funtsezko lana”.
Gurutzeta Ospitaleko Haurren Onkologia Atalean dauden edo izan diren umeen gurasoen elkartea da La Cuadri del Hospi. Euren helburua da dirua biltzea minbiziaren aurkako borrokan ikerketa medikoak eta zientifikoak eta azterlanak sustatzeko. Era berean, haurrei eta gurasoei bizitza apur bat errazago egitea dute helburu, eta herritarrak hezur-muina ematearen garrantziaz kontzientziatzea eta umeen eta familien irudia normalizatzea.