Derioko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzo gauean Uribe haur-parkeko zenbait txinbo erre zituzten. Ertzaintza 23:50ak aldera bertaratu zen parkera sua itzaltzera. Bestetik, parkea itxi da kalteak konpontzeko eta ingurua garbitzeko. Udalak gogora ekarri du Derio herritar guztiena dela eta gune publikoak zein pribatuak eta hiri-altzariak zaintzeko ardura guztiena dela. “Haurren jolasetan kalteak eragiteaz gainera (horrek dakarren kostu ekonomikoa ere kontuan hartuta), halako gertakariek parkea erabili ezin duten derioztarrei eragiten die kaltea”.