Derioko Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi du zortzi baranda ipini dituztela Herriko Plazaren inguruan, “etxe orratz” moduan ezaguna den eraikinaren inguruko eskaileretan hain zuzen ere. “Hala, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu da leku horretan, adineko pertsonei edo mugikortasun urria dutenei handik igo eta jaistea erraztuz eta erorikoak murriztuz”. Esandakoaren arabera, 7.629 euroko inbertsioa egin dute barandak ipintzeko.