Derioko Udalak gizarte-sareetan iragarri duenez, urtarrilaren 28an “Adikzioak, substantziadunak eta substantzia gabekoak” hitzaldia egingo da Gaztelekuan, 19:00etan. Hitzaldia 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzat da eta izena ematea Gaztelekuan bertan egin behar da. Izena emateko epea urtarrilaren 24ra arte egongo da zabalik. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako ekintza da, Eusko Jaurlaritzarekin eta Derioko Udalarekin lankidetzan.