Derioko Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, udal-eraikinetan izan diren Gabonetako zuhaitzak berriro landatu dituzte leku hauetan: Larrabarri ibilbidean, Bestorrene bidean, Uribe parkean, Landa kalean, Goiri kalean eta Errementeriñe kalean. Orotara 12 zuhaitz landatu dituzte: gorosti bat, bi ereinotz, bi hagin, bi izei, 2 araukaria, bi leylandia spirales eta zedro bat. Bestalde, Derioko Udalak adierazi du otsailean 80 landare eta zuhaitz landatuko dituztela hainbat gunetan. Horretara 6.000 euro bideratuko dituzte.