Otsailaren 12an, Derioko udalak herriko gazteak eramango ditu Gasteizko City Jump tranpolin parkera. Egun osoko txangoa izango da. Hara joateko, aldez aurretik eman behar da izena. Gainera, gazte bakoitzak bost euro oradindu beharko du eta janaria eraman. Udalak ohartarazi du leku mugatuak daudela. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 30a izango da. City Jump 3.000 m2ko aisialdi parkea da eta Gorbeia merkataritza-gunean dago. Guztira, 50 ohe elastiko ditu, baita hainbat gune ere: parkourra, rokodromoa, ninja gunea, tobogana, spider zonea, trapezioa…
Izena emateko: