HAPOa udalerriaren erabateko antolamendua aurrera eramateko oinarrizko tresna da, udalerriko lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautzen dituelako. Arau juridiko bezala, eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu eta subjektu publiko eta pribatuak lotzen ditu. Gaur egun, Deriok ez du HAPOrik, 2003ko Arau Subsidiarioak baizik. HAPOa idaztea hainbat fasetako prozesu luze eta konplexu bat da.
- • 0. FASEA - Herritarrek Parte hartzeko Programa (HPP)
- • 1. FASEA Hirigintza informazioa
- • 2. FASEA Aurrerakina
- • 3. FASEA Jendaurreko erakustaldia (aurrerakina)
- • 4. FASEA Hasierako onespena
- • 5.FASEA Jendaurreko erakustaldia (Hasierako onespena)
- • 6.FASEA Behin behineko onespena
- • 7.FASEA Behin betiko onespena
2021ean, Udala Derioko HAPOa lantzen hasi zen. Herritarrek parte hartzeko programarekin 0 fasea osatu ondoren, lehenengoa fasea, hirigintza informazioa, hasi berri da. Horretan, derioztarrei zuendutako parte hartze-prozesu publiko baten bitartez, udalerriko premiak jaso eta egiaztatu ahal izango dira. Horiek hurrengo fasean izango dira erabilgarriak, HAPOaren aurrerakina idazteko.
Informazio gehiago: