Ur-hornidura eten egingo da bihar Derion, 13:00ak arte

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 15a, 10:13

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hobetze lanak egingo ditu bihar goizean, otsailaren 16an, Udal Ur Hornikuntza Sarean eta ondorioz, ur zerbitzua eten egingo da 9:00etatik 13:00era bitartean, Derion. Horrek eragina izango du Arantzazu kaleko zenbait portaletan, baita udal kiroldegian ere: udal igerilekua itxita egongo da goizean, baita sauna eta lurrun-bainua ere. Gainerako instalazioak irekita egongo dira, baina dutxa-zerbitzurik gabe. Derioko Udalak informazioa jakinarazi du gizarte-sareetan eta barkamena eskatu die erabiltzaileei lanengatik sortu ahal diren eragozpenengatik.