Eguaztenera arte izena eman daiteke Derioko mozorro-lehiaketan

a: DAT 2022ko ots. 21a, 08:48

Derioko Udalak aurreko astean jakinarazi zuenez, programazio berezia prestatu dute Inauteriei begira, eta mozorro-lehiaketa berreskuratu. Izena ematea eguaztenera arte, otsailak 23, arte dago zabalik eta www.deriokoudala.net webgunearen bidez egin beharko da, bertako onlineko formulario beteta. Lau kategoria egingo dira: banakakoa, familiakoa, taldekoa (gehienez 10 lagun) eta maskararik onena. Orotara 10 sari emango dituzte eta haien artean izango dira patinete elektriko bat, smart TV bat, gamer kit bat eta herriko establezimenduetan gastatzeko diru-txartelak. Epaimahaiak lehiaketaren egunean bertan, otsailak 26, jakinaraziko du bere erabakia.